Datuak Babesteko Europako Erregelamenduak herri-administrazioetan duen eragina

2018ko maiatzaren 25ean, Datuak Babesteko Europako Erregelamendua (DBEE) datu pertsonalekin aritzen diren erakunde guztietan aplikatu beharko da.
Herri-administrazioen esparruan, kontrol-organoek igorritako doktrina berriaren arabera, Europako araudiaren eragina atal hauetan laburbil daiteke:

· Tratamendu-jardueren erregistroa ezartzea.
· Tratamendu-jardueren helburuak eta oinarri juridikoa identifikatzea; funtsean, interes publikoaren izenean edo botere publikoen izenean eginkizun bat egitea izango da.
· Interesdunen adostasun informatua, askea eta zalantzarik gabea lortzea, onartzeko borondatea erakusten duen adierazpen baten bidez eta egintza positibo argi baten bidez.
· Interesdunen datuak biltzen direnean eskaintzen zaien informazioa DBEEra egokitzea.
· Eskubideak baliatzeko mekanismo argi, eskuragarri eta errazak ezartzea, baliabide elektronikoak barne, baita eskubideak baliatzeko eskaerei aurreikusitako epeetan erantzutea ahalbidetzen duten prozedurak ezartzea ere.
· Datuak babesteko ordezkari bat (DBO) izendatzeko beharra.
· Tratamendu-eragiketak egiteko kontratatu diren edo kontratatuko diren arduradunek DBEEa betetzeko bermeak ematen dituzten ala ez baloratzeko beharra, eta, hala behar izanez gero, gaur egun sinatuta dauden kontratuak DBEEaren aurreikuspenetara egokitzea.
· Egiten diren datuen tratamendu guztiei dagokienez, herritarren eskubide eta askatasunentzat arrisku-azterketa egiteko beharra, baita horren emaitzen arabera aplikatutako segurtasun-neurriak berraztertzekoa ere.
· Egiten diren tratamenduek datuen babesean duten eragina ebaluatzea eskatzen duten ala ez baloratzeko beharra, interesdunen eskubide eta askatasunentzat arrisku handia izan dezaketelako. Halaber, ebaluazio hori egiteko metodologia izan behar da.
· Datuen segurtasuna urratzen den kasuak azkar identifikatzeko eta horien aurrean erreakzionatzeko mekanismoak ezartzeko beharra.