Datuen Babesari buruzko Araudi Europarra

2016(e)ko azaroak 17

Datuen Babesari buruzko Araudi Orokorra 2016ko maiatzaren 25ean sartu zen indarrean, baina bi urte geroago hasiko da ezartzen, hau da, 2018ko maiatzaren 25ean. Ordura arte, erabat baliozkoak eta ezargarriak izango dira 95/46 Zuzentaraua bera eta zuzentarau hori jasotzen duten arau nazionalak.

Araudia ezarri arteko bi urteko epealdi horri esker, Europar Batasuneko estatuak, Europako instituzioak eta datuak tratatzen dituzten erakundeak behar bezala prestatuta egon ahal izango dira araudia ezarri beharreko unea iristen denerako. Esate baterako, arlo horretan duten arautegia egokitu ahal izango dute.

Gehiago ikusi

Administrazioan datuak berrerabiltzeko mugak: datuen babesa

2016(e)ko azaroak 2

Herri Administrazioek eta sektore publikoko erakundeek gauzatutako edo babestutako dokumentuen balioak onurak ekar diezazkioke gizarteari, helburu askotarako erabiliz eta tratatuz gero, adibidez, herritarrentzako onura ekonomikoa sortuz. Horien jarduera-esparruari dagokionez, Administrazioek gizarteari itzuli dakizkiokeen datuak eta informazioak bildu edo sortu dituzte, hala nola, argazkiak, estatistika-datuak, eraikinen eraikuntza datuak, ingurumen alorreko neurketak, herritarren jarduerak, etab.

Gehiago ikusi



Kokapena

Zugatzarte etorbidea 32, 48930 Getxo


Kokapena eta nola heldu (pdf)

Auditorium

Azalera: 159 m2. Erabilgarria.

Edukiera: 103 pertsona

Ekipamendua: WIFI, 2 proiektagailu eta 2 pantaila, Hizlarien mahaian jartzeko mikrofonoak, DVDa, Prentsarako 12 konexio, Aldibereko itzulpeneko 2 gela, Beste ekipo batzuk (TV, PC…).